


Ongi etorri
Kai jatetxera
Kai Sushi Bar jatetxeak Japoniako gastronomiaren ikuspegi propioa luzatzen du, teknika eta zaporean nabarmentzen diren plater paregabeen bidez.
Produktu bakoitzaren kalitatea baloratzen dugu, Euskadin eta Japonian egiten den bezala, errespetuan eta gutxieneko esku-hartzean oinarrituta lan eginez.
Gure
jatetxea




Gure sukaldeko zein sushi barrako
platerez gozatzeko gune atsegin bat
eskaini nahi dizugu
Eseri sushi-barran eta ikusi chefak sashimia, nigiriak eta sushi-makiak nola prestatzen dituen, edo egin erreserba mahaietan lagun artean une paregabeak igarotzeko. Ardo eta sakeen aukeraketa ere prestatu dugu, esperientzia osoa eskaintzeko asmoz.
Jatetxe tradizional batetik haratago, sushi-barraren inguruan jankideen eta sushimanaren arteko harremana eta konplizitatea sortzea bilatzen dugu, errezetak zure begi bistan eginez eta balio-kate garrantzitsu baten amaieran magia sortuz.

“Portua” euskaraz, “Ozeanoa” japonieraz
Bi kultura lotzen dituzten hiru hizki
Sebastián Pincheira sukaldariak, bere herrialdetik (Txile) abiatu eta, Australia, Japonia, Euskadi, Andaluzia eta Kataluniara nabigatu zuen, sukaldaritza japoniarrak sortzen dion grinak bultzatuta. Bidaia luze honen ondoren Donostian porturatzea erabaki zuen, bere kai pertsonalean.

Eremu profesionalean, Kai izenak itsasoak lurrarekin duen loturari ere egiten dio erreferentzia. Ozeanoa japonieraz eta Portua euskaraz. Garatu nahi duen gastronomiak bere adierazpenaren %100 ateratzeko konbinazio perfektua aurkitu du hemen gure chefak.




“Gure proposamen gastronomikoak
sinpletasunaren konplexutasunetik
garatu nahi ditugu”

